TOLOSA SAN ESTEBAN JAIAK

Info

Web orri honetan zehar behin baino gehiagotan azaltzen dira Tolosako herrian egin ditugun saio eta emanaldiak. Horien artean, Bonbereneako gaztetxean eta San Esteban auzoko elkartean egindakoak ditugu bereziki gogoan (besteak ere ahaztu gabe, noski :-) 
San Esteban auzoko elkartean egindako saioak oso bereziak izan ziren. Bereziak, urte askotan jarraian zita finkoa zelako egutegian, (bereziak) auzoko elkarteak erabiltzen zuen lokalak, espazio bezela aukera politak eskaintzen zituelako (bizilagunik ez edukitzea, horien artean), (bereziak) oso giro polita sortzen zelako eta bertaratzen zen jendea dantza egiteko gogoa eta jarrera zuelako, (bereziak) normalean Andoni Tolosa Dj Talorekin batera egiten genituelako (eta hori beti zen atsegina :-) eta (bereziak) antolatzaileen aldetik jasotzen genuen tratu goxoagatik (tratu goxoa jasotzea ohikoa zen deitzen ziguten leku gehienetan, baina batzuetan bereziki zen goxoa :-) 

 

 


Ez dakit oso ondo zergatik baina San Esteban auzoan, gure arbaso zaharrenen afrikar sustraiak atzeman zitezkeen. Dantza eta erritmo afrikarrek harrera berezia zuten bertan eta Andoni Dj Talorekin batera osatzen genituen saioetan, afrikar erritmoak eta perkusioek zuten nagusitasuna. Egia da gure saioetan (lekuaren eta jendearen arabera) askotan jartzen genituela afrikar erritmoak (musika beltzaren beste estilo anitzekin batera) baina San Estenban auzoan, horiek ziren nagusi (rap eta reggae doinuak zentsura zuten :-) 

Afrikar dantzek protagonismo haundia zuten San Esteban auzoko festetan.. 

Ohikoa zen gure saioen aurretik dantza eta perkusio afrikarren emanaldia egotea, talde desberdinen partetik. Zoragarria... 

Zeinen gustura aritzen ginen bertan...

A ze koadrila :-) Erdian beheko aldean kamiseta txuriz Oihana, antolatzaile eta parrandera fina :-)


Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratzen ziren guztiei, eta antolatzaileei, bereziki Oihanari, gurekin horren goxo eta ondo portatzeagatik, eta festaren amaieran soinu ekipoa eta trastoak jaso behar genituenean (jende guztia desagertzen den unea) gurekin izan zelako beti, laguntzeko prest :-) 

Besarkada handia!